Nola hezi neure burua eta besteak
pertsona izaten?

Nola hezi neure burua eta besteak pertsona izaten? Erronka honi erantzun nahi dio hezkuntza-proposamen honek. Geure burua eta besteak pertsona izaten hezteko baliabide teorikoak eta praktikoak eskaintzea da bere helburua. Xede horrekin, bere edukia zortzi ikaskuntzetan oinarritzen da, eta geure buruarekin eta besteekin hobeto bizitzeko eta hobeto hezteko pedagogia etikobat eskaintzen du. Pertsona izaten geure buruak eta besteak hezteko modu erabakigarrian laguntzen duten ikaskuntzako zortzi esperientzia zehatzen bizipena iradokitzen du.

Bere oinarria, edukia eta xedea pertsona izateko ikaskuntzan kokatzen duenez, Izan proposamena gaitasunen hezkuntza bultzatzeko Europako korronteari egindako ekarria da, LOE-k jasotzen dituen Europako Batzordeak definitutako funtsezko zortzi gaitasunak garatzen diren hiru esparru nagusienak sakontzen baititu: perstonaren garapena, harremana eta elkarreragina, eta adierazpena eta komunikazioa.

Bi alderdi ondo bereiziak ditu Izan proposamenak, material eta helburu bereiztuekin: bere oinarri teorikoak eta proposamen praktikoak. Era berean, heziketa-proposamen hau garatzeko eta esperientziak partekatzeko prest dauden ikastetxe, irakasle eta familia-sare baten sorrera dakar Izan Proposamenak.

 

Berriak

·Edukia. Egia da ez dela erraza geure seme-alabak hezitzea, baina arinagoa da baldin eta zenbait puntu kardinalen orientabidea baldin badugu. Horretan lagundu nahi dute Izan proposamenak eta bizizikasi pedagogiak. Irakasleen,...

Blogaren azken postak

Una sonrisa. 21 otsaila 2011, 14.24 aitor
A continuación os dejamos un mensaje enviado por Inma y Carlos el 18 de enero: Sobre la experiencia práctica del "Espejo" en la Propuesta Izan. Una...
Read More 0 Comments
Lorearen nahia 13 abendua 2010, 08.07 aitor
Ana-k DBHrako youtuben dagoen bideo bat gomendatzen digu: Lorearen nahia ...
Read More 0 Comments
Lehen posta / Primer post 26 maiatza 2010, 21.03 aitor
Kaixo! Hau Izan Sareko lehen posta da, eta ez da hain zaila: Izenburua zehaztu, edukia idatzi, eta ez ahaztu hitz-gakoak zehazten. Azkenik, "gorde" botoian sakatu, eta...
Read More 0 Comments