Hezkuntza. Gurasoen eta irakasleen eskola PDF fitxategia Inprimatu E-posta
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2011(e)ko azaroa(r)en 14-(e)an 17:10etan


·Edukia. Egia da ez dela erraza geure seme-alabak hezitzea, baina arinagoa da baldin eta zenbait puntu kardinalen orientabidea baldin badugu. Horretan lagundu nahi dute Izan proposamenak eta bizizikasi pedagogiak. Irakasleen, familien eta gazteen artean ikaskuntza-prozesuak partekatzea pertsona izaten geure burua eta besteak hezteko Izan proposamenaren oinarrizko irizpidea da. Horregatik, ikastaro hau irakasleentzat, hezitzaileentzat eta gurasoentzat pentsatua dago bereziki, baina baita heziketan ardura duen edozein pertsonentzat edota talderentzat ere.

·Ikastaroaren izenburua. “Izan proposamena, zortzi ikaskuntza pertsona izaten hezteko”

·Formatua, ordutegia eta egutegia. IKastetxe edo guraso-elkarte bakoitzaren ordutegi- eta egutegi-beharretara egokitzen diren ikastaroen eskaintza iraunkorra.

·Matrikula. Nahikoa da 943-251005 telefono-zenbakira deitzea eta ikastaro egokiena eskatzea.

Azken eguneratzea hemen: Asteartea, 2011(e)ko azaroa(r)en 15-(e)an 07:58etan